Identifika zaitez
Hizkuntza aldatu(Euskara)
 -   -   - 

Albisteak

  • AIAKO II.MENDI LASTERKETA

  • Martxoak 10ean goizeko 11:30etan emango zaio hasiera Aiako Mendi lasterketari. Froga honetan parte hartu nahi duenak aldez aurretik izena eman dezakete herrikrossa.com  helbidean edota froga hasi baino 30min lehenago arte irteera bertan, ezin bestekoa da 16urtetik gorakoak izatea.
                9Km-ko lasterketa hau Pagoeta Parke Naturalaren inguruan izanik, paraje zein txoko politak bisitatu ahal izateko aukera bikaina da bertara hurbiltzea.
  • ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIA

  • 2013ko maiatzak 26an  XII. Zegama-Aizkorri mendi maratoia gauzatuko da. Zegamako Udalak, 2002ko uztailaren 7an, Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia antolatu zuen lehendabiziko aldiz eta  Mendi Maratoien Munduko Kopako (Sky Runner World Series) proba puntuagarria da 2004az geroztik.
                Izen emateko aurreinskripzio epea urtarrilaren 14an amaitu bazen ere, martxoaren 1ean egingo da 225 dortsalen zozketa. Froga honekin batera,  Aizkorriko mendizerraren magalean,  gauzatzen den Zegama-Aizkorri Junior Trail-ean izen emateko epea zabalik da Apirilak 17rarte. Bertan 16-18 urte bitarteko gazteek parte har  dezakete, 10,4 Km ko distantziako lasterketan.
                Anima zaitezte eta izana eman!!!!!!
  • WEB GUNE BERRIA

  • Web orria mota guztietako jarduerak (mendizaletasuna, Quad-ak, motoak, irristailuak, korrika,…) aztertu, prestatu eta ibilbide berriak aurkitzeko topagunea izango da. Distantzia, denbora eta GPS bidez egindako ibilbideak nahi izango balitz izan ditzakeen edozein jarduera.
                Web orriaren funtzio nagusia ibilbideak sartzeko aukera izango da nahi izanez gero analisia, konparazioa, guztizko estatistikak ondoren erabili ahal izateko eta/edo beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko eta hauek ibilbide berrietara sartzeko aukera izan dezaten modu erraz batean.
                Ibilbideak sartzeko era GPS-bide batez izango da, non GPS gailu batetik deskargatu ahal izango den edo GPS-a duen edozein mugikorretik (ia modelo berri guztiak). Modu honetan, ibilbidearen informazioa guztia segundu gutxi batzutan lortzeko aukera izango da. Informazio-mota guztiak gehitu ahal izango dira, argazkiak, deskribapena, bide berriak era publikoan (beste erabiltzaileekin partekatzeko) edo pribatuan (bakoitzaren erabilerako edo ondorengo analisietarako).
  • WEB GUNEAREN BERRIKUNTZAK

  • Berriz ere martxan dugu Ibilbideak.com Web gunea. Denbora honetan berrikuntza ugari jarri dizkiogu eguneroko erabilerari:<>
                -    Pultsazioak: Pultsazioen kontrola eramateko aukera ematen du (baita grafiketan ere), ibilbidean zein esfortzurekin egin dugun analizatu ahal izateko.<br />
                -    Gune Interesgarriak: Hasiera batean txirrindularitzako bidegorri eta portuekin egongo litzateke aukera bilaketak egitekoa baina hau aldatu eta  mendiak, portuak, gune interesgarri ezberdinak ezarriz egin ahalgo dira bilaketak. Aplikazioak track-a igotzean ibilbidean dauden gune interesagarriak aurkituko ditu eta hauek ibilbideari atxikituko zaizkio, honela bilaketak erreztuaraziz eta askoz ere zehatzagoak izanez. Hau da guk ibilbidea larraitzetik abiatu eta Txindoki, Gambo eta Gambo txiki egiten baditugu, aplikazioak hauek gune interesgarri bezela ezarriko ditu ondoren beste erabiltzaileak bilaketa egin dezaten gune interesgarriengatik eta ez nik eman diodan izenagatik.
                -    Herriak edo Lekuak: Aplikazioak hobekuntzak jarraituz nondik ibili garen aurkitu eta gehituko dio ibilbideari (ez denak Googlelek limitatu egiten bait ditu kontsultak). Aurreko ibilbidean adibidez, Abaltzisketa, Amezketa eta sierra de aralar gehituko lizkiguke Herri edo leku bezela, bertatik jendeak bilaketak egin ditzan.
                -    Pribazitatea: Hasiera batean denak ikusi ahal zituzten ibilbideak (Wikiloc eran), baina lagunen sistema bat gehitu diogu, era honetan erabiltzaile baikoitzak bere pribaziatatea kudeatzeko era edukiko du. Ibilbideak denen bistan edo lagunen bistan bakarrik uzteko aukerarekin.
                Denbora honetan martxan egon ez izana ulertuko duzuelakoan.
1